Trikot tailerra, gaurtik hasita, Solokoetxen

Gaurtik hasita, asteartero, ekainaren bukaerara arte trikot tailerra egongo da Darabilboren eskutik.

Kakorratz, puntua, "trapillo" eta Raimbow Loom tailerra, gaur hasita ekain osoan zehar, asteartero, Darabilboren eskutik. 5 saio egingo ditugu orain eta udaren bueltan beste bost. Solokoetxeko Elkarteen lokalean gauzatuko da eta berbalaguna den Arantza Aresen eskutik.
Ez dago plan hoberik!