Darabilbo – Urtarrileko agenda

Euskararen erabilera sustatzea du helburu Darabilbo egitasmoak. Horretarako era askotako ekintzak antolatzen dituzte Bilboko auzoetan. Urtarrilean aukera zabala izango dute parte hartzera animatzen diren bilbotarrek.

Talde txikietan, euskaraz eta doan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera ematen du Darabilbo egitasmoak. Bilboko euskaltegien sareak Bilboko Udalaren laguntzari esker, urtarrilean ere euskara bultzatzeko hainbat ekintza antolatu ditu.

Besteak beste, honako aukera hauek eskainiko ditu Darabilbok: garagardo dastaketa saioa, ibillaldi kulturala San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalan zehar edota kutxa japoniar tailerra.

Darabilbok antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharra dago.

www.darabilbo.eus