Darabilboko martxoko agenda

Ekitaldiz gainezka gatoz, martxoan. Batzuen kasuan, jada, iragarri eta izena emateko aukera zabaldu dugu (Indusketa etengabearen kasuan eta autodefentsa tailerra, esaterako, jada bete egin dira). Beste batzuk, ordea, aurreko hilean hasi ziren eta honetan ere jarraitu egiten dute, joskintza kasu (bide batez, esango dizuegu, oraindik izena emateko aukera dagoela Joskintzako tailerretan).

Berritasunen artean, film emanaldia (jatorrizko bertsioan eta azpitituluak euskaraz) eta Santutxuko eta Txurdinagako euskararen astearen barruan Zabalbiden zehar bisita kultural-historikoa gidatuta.

Beraz, orain, zuek aukeratu.

darabilbo.blogspot.com.es