Zuhaitzen "Bizi"keriak

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2016ko api. 22a, 09:51

Biziz Bizi elkartearekin batera (Bilboko Hiri-Txirrindularien elkartea) ekitaldia prestatu dugu. Bizikleta lagun, Bilboko Doña Casilda parkearen zuhaitz batzuen bitxikeriak ezagutuko ditugu.

Bide batez, bizikletaren presentzia aldarrikatu dugu Bilboko kaleetan. Maiatzaren 5ean izango da, 18:45etik aurrera eta Arriaga plazatik irtengo da.

Ohar batzuk: Parte hartzaileek bizikleta eraman behar izango dute.

Kontuan izan, ibilbidearen zati bat trafikoaren artean egingo dugula. Beraz, bizikletaz ibiltzeko ohitura behar da.

Data horietan, eguna luzea izan arren, 21:00ak aldera amaituko dugu eta ezinbestekoak izango dira bizikletarako argiak ikusgai egiteko.

Izena emateko: izena-eman

Informazio gehiago: darabilbo.blogspot.com.es