Darabilbo, 2017ko urtarrileko agenda

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2017ko urt. 13a, 13:59

Kaixo, lagunok. Zer darabilbozue urte berrian? 

Darabilbotik gogoz eta ideiez gainezka hasi gara, baina urtarrilean lagin txikia baino ez dizuegu proposatuko mingaina ganoraz astintzeko Gabonetako betekada arintze aldera.

Hiru ekitaldi eta zozketa interesgarri ditugu zuentzat:


1. BISITA GIDATUA   
Batetik, Agenda 21 ekimenaren harira, Arte Ederretako Museoan 'berrerabili' kontzeptuaren pean bisita gidatua izango dugu.

 

2. HIRI IBILBIDEA   

Bestetik, bisita gidatu bi egingo ditugu Otxarkoagan zehar Karlos Renedo arkitekto eta hirigileak gidatua. Adi, Otxarkoaga Bilboko etorkizun gaztearen oinarria dela azalduko digu.


3. LU ETA LE   
Amaitzeko, LU eta LE antzezlanerako 10 sarrera zozketatuko ditugu. Arriaga antzokiko jesarlekurik hoberenenak, kalitatezko oraingo euskal antzerkia ikusteko.

Arin ibili izena emateko, berehala amaitzen dira-eta.

Ondo pasa.

 

IZENA EMAN

www.darabilbo.eus