Bilboko Udalak euskararen bazterketa babesten dau

Aste honetan, Bilboko Udalak babestutako bi ekimenen berri izan dogu: "Shopping Eguna" (http://bilbaocentroexperience.com/2013/03/19/el-sabado-23-de-marzo-celebra-en-bilbao-el-shopping-eguna/) eta "InnovaBilbao2014" (http://info.elcorreo.com/innova-bilbao/). Bi ekimenen iragarkietarako euskarrietan, hitzik ez euskaraz.

 

Ezer gutxi dakigu Bilboko Udalaren Euskara Sailak dauezan irizpideetaz. Ezagutu, garatzen dauzan hainbat egitasmo ezagutzen doguz, batzuk besteak baino arrakastatsuak. Ezaugarririk izatekotan azken hauek, bapatekotasuna edo iraunkortasun eza da. Baina... badu zentralitaterik Euskarak Bilboko Udalaren eginkizunetan?

Euskara Sailak egindako edo bultzatutako ekimenetatik at, euskarak ez du lekurik, bestela, nola liteke Bilboko Udalak diruz-lagundutako elkarteen jarduerak, edota Bilboko Udalak babestutako jardunaldi batzuk erdara hutsean izatea? Ez al dago gutxieneko hizkuntz irizpiderik? Ez al dogu Bilboko 181.000 euskaldunok errespeturik merezi?

Hizkuntza eskubidea urratzen dauezan edozein jarduerak, ekimenak, elkartek edo dana-dalakoak ez leuke Bilboko Udalaren babesa jaso behar. Are gutxiago dirulaguntzarik.

Kexkatzekoa da, oso, Bilboko euskaldunok hirian bizi garen egoera. Atomizazio itzelan bizi gara. Ez zaigu ikusten, eta askotan entzuten ere ez. Baina asko gara, eta eragiteko, baldintzatzeko aukerak eukin badekoguz, baina horretarako nabariak izan behar dogu hirian.

Datorren apirilaren 5ean Gasteizen ospatuko den Euskaraz Bizi Egunaren leloak diñoen lez: Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi. 

Ba hori, Bilbon ere euskeraz bizi eta EZ ZAITEZ ESPALOITIK JAITSI!