Tailerra: Umore grafikoa

Asier & Javierren eskutik.

Umore grafikoaren semantika eta mekanismoak aztertuko dituen tailer honen helburuak hauexek dira: 

  • Umore grafikoaren amaierako arteen sorkuntza metodora hurreratzea.
  • Beharrezko kontzeptu-tresnak eskuratzea, umore grafikoaren piezak gertatzeko.
  • Interesa elikatzea, binetak egiteko.

  Hona hemen tailerraren gidoia:

  • Zer den umorea. Umorea pinturan, zinegintzan, antzertian, publizitatean eta irratian. Umorearen eginkizunak. Umorearen historia.
  • Umorea egunerokoetan eta aldizkarietan (umore grafikoa). Karikaturak eta umore grafikoa. Egiteko ta hedabidera bidaltzeko epea. Euskal eta bizkaitar umoregile grafikoak.
  • Umore grafikoa gizarte-sareetan: umore grafikoa marrazki barik.
  • Umore grafikoaren joskera: bineta, komiki-banda, bunbuiloa, epigrafea eta abar. Bineta egiteko modua: markoa, arkatza, tinta txinatarra, kolorea, Photoshopa eta abar.
  • Bineta bat ikasleek egitea.
  • Eztabaida: Ba ote du mugarik umoreak? Charlie Hebdo kasua.

 

  Metodologia aldetik, beharrezkoa izango da arkatzekin, kolore-arkatzekin, borragomarekin eta paperarekin joatea. Erakusketa teoriko laburra egingo da proiektagailu baten bidez, eta, ondorik, ahaleginak egingo dira ikasleen partaidetza sustatzeko. Horretarako, lana taldean egingo da bineta eta komiki-bandei buruz, marrazketaren adierazkortasunari buruz, ildo zinetikoei buruz, zirkuluei buruz eta abar. Aurrekoaz gainera, tailerra dinamizatuko da, Javier eskutik karikaturarantz hurreratzeko.

    Tailerra Asierrek & Javierrek gidatuko dute. Elebiduna izango da (euskaraz eta gazteleraz, aldi berean) eta irailaren 22an eta 29an izango da (asteartetan), 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiaren 5. solairuko Tailerren Gelan.

    Doako jarduera izango da. Izena emateko epea irailaren 7tik 18ra arte Liburutegian bertan, telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez: 20 pertsona, hurrenkeraz).

  Foru Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela erakutsi behar da sarreran.