Pelikulako protagonista momentu batez

Erabiltzailearen aurpegia Goiatz Iza 2024ko eka. 17a, 16:13

Ez dakit zer duten zientzia fikziozko istoriek beti barneratzen nautela, bereziki atzokoak.

Uda iritsi den hontan (alde batera utziz oraindik nota batzuk falta zaizkidala), zer egin ez dakidala topatu dut neure burua. Konturatu naiz orduak pasa ditzakedala Tiktoken eta hori sahiesteko  helburuarekin, liburutegira joan naiz, ea urteko enegarren liburuak irakurzale bihurtzen nauen azkenean.

Zientzia fikziozko atalean nago, nondik hasi ere ez dakidalarik. Gogoan dut nola gazteago nintzenean etorkizun utopikoei (zein distopikoei) buruzkoak ziren nire gustokoenak. Asko disfrutatzen nuen inoiz biziko ez nuen unibertso hortan murgilduz.

Baina gauza ez zen liburuetan gelditzen. Behin eta berriz ikusten nituen horrelako imaginarioetan oinarritutako pelikula eta telesailak. Mundua suntsitu zuen apokalipsi baten ondoren eraikitzen ziren fikziozko gizarte mota posible guztiak dakizkidala esango nuke: lanbidearen edota familaren arabera banatzen ziren distritoak, lur-azpian bizi zirenak, kolorearen arabera dessberdintzen zirenak,…

Are gehiago, ohiko hizketa gaia zen kuadrilan ea zenbatgarren distritokoa zinen, Osadía edo Cordialidad-ekoa zinen, zer egingo zenukeen planetatik at dagoen satelite batean egongo bazina, etab eztabaidatzea. Eskua emango nuke batek baina gehiagok aipaturiko eztabaida antzekoak izan dituela noizbaiten, edo gutxienez, noiz edo noiz pentsatu duela zer egingo lukeen horrelako egoera batean.

Ez galdetu zergatik baina betidanik erakarri nau genero honek. Ez dakit, atmosfera gris, ilun, post-apokaliptiko hortan, non herria aparteko botere baten menpe aurkitzen den, nik zer egingo nukeen planteatzera eramaten nau, ohiko errealitatetik aldenduz.

Bada, horrelako pelikulek sentiarazten zidatena birsentitu nuen atzo, inoiz baina erralistago, inoiz baina gertuago, Mileiren azken legearen aurrean Argentinan sorturiko istiluetako argazki batean konkretuki. Amaigabea ziruditen polizia ilarak eta tankeak Kongrasuaren aurrean, hodei gris batez inguraturik, munduari desafioka bezala.

Ez dakit hitzez nola azaldu argazki hura ikustean sentitu nuena. Beharbada Katnissek Gosearen jokoetarako hautatua izan zenean sentitu zuenaren antzekoa dela esanda norbaitek ulertuko nau.