Urte askotarako -ta geugaz- Ainhoa

DOINUA > IZARREN HAUTSA (Laboa)


Bertso kantura lagun artean
biltzen gaituen tronua
"Potojorran" da geriatrikoa,
gu bertsozale leinua
eta Ainhoa dugu gidari,
gai-jartzaile zein doinu-kantari,
laztanduz eskusoinua
bera du geure arnas freskoa,
enbor zaharraren kimua
desio hozkak nola sahiestu
bere urtemugan amua
"niñea" urte askotarako
ta merezita daukazulako
zeutzat irrizko keinua
ezpain-muxuen doinua