Urnietar basomutilaren txandapasa

Doinua: Mutil koxkor bat

Basomutilak izaten ditu
horrenbeste kutxipanda,
jende gutxi da horren argala
hainbat zurito edanda.
Komeni bada Doinutegi ta
sare sozialen fan da,
urtean lanik apenas egin
eta  oporretan joan da:
norbaitek bertsoz egin dezala
urnietarraren txanda.