Fredi Paia Bizkaiko txapeldun

Doinua: Iparragirre abila dela

 

Miribilla erdi betea zela

lau mila lagun lekuko,

berotu zuen arratsalde bat

euritsu eta neguko.

Etorri zen epaia

txapeldun Fredi Paia

inork ez du ukatuko,

Heriotzari eman bostekoa

erraz ez dugu ahaztuko.

 

Keynes