Hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2015ko mai. 20a, 11:52

Doinua: Kalera noa ihesi

Maiatzaren hogeita lau

hor dugu heltzear ri-rau (berriz)

Peste ugari jasan izan dut

horrenbeste egun ta gau

dena mitin ta alarau...

uxatu naute ni nerau!

 

“Nik dut egia bakarra”

makal denen deiadarra (berriz)

“zuretzat lagun lortuko ditut

ilargi ta artizarra”

azkenean kaka-zaharra!

inor ez baita nitarra

 

Espainiatikan hurrupa

hautesleei erreguka (berriz)

guztiak dira sistema eta

daude anestesiatuta

pentsu merkez asetuta

ardi otzan bihurtuta!

 

Bildu, PSE, EAJ,

ta kristoren sigla-zopa (berriz)

guztiek dute mezu berdina

“hurbildu, botoa bota”

merkealdien azoka

dabilkigu ate-joka!

 

NABAI, Podemos ta PP

moderno zein errekete... (berriz)

Salgai dituzte, eros ditzagun

bozka-paper ta billete

ofertan direnak merke

redio! zenbat alkahuete!

 

Beti bozkarik onena

inoiz ematen ez dena (berriz)

ederto baten egiten dute

guztiek apaizarena:

eskatu bestearena

eta atxiki ahal dutena.

 

 

Apolo