uriola.eus

Potojorran... bertso eskola digitala

Erabiltzailearen aurpegia
XXI. mendeko teknologia iritsi da Iñakiren tabernara. Lehenik Maurik e-posta kontua ireki zuen, nahiz inoiz begiratu ez. Ondoren, Apolok segapotoa ote zuen susmoa zabaldu zen bazterretan. Esamesak. Eta orain, fitxaje digitalen garaia iritsi da. Uatxap bidezko lehen bertso ika-mika piztu da 2017ko martxoan Potojorran. B ohiko bertso tokian ari da, Barrenkale Barreneko Iñakiren tabernan. Zazpi Kaleetan bertso terrorista batzuk omen dabiltza, eta horrek "Bertsolaria naiz eta zu?" programa balitz moduko kalapita piztu du. A bertsolari terrorista koplakari horietako bat da, baina ezaugarri bereziena du on line dagoela, digitalean, hor nonbait, izarren hauts. Ez da edonor, Negurirako moduko Egaña de Ybarra bat omen.

Doinua: Aizak hi mutil mainontzi

B:

Bertsoaren sargoria

ez da gorri ta horia

Barrenkaleko Barren honetan

daukagu loria.

Norberaren aberia

aukera ona, lodia,

Artolaren zain, martxan daukagu

Bertso Faktoria.

 

A:

Egin nahi nuke zuk a(d)ina

ez naiz horren ona baina

laister egongo naiz zuen arten

ematen ni kaña.

Loditu lepoko zaina

haundia da ba(da) tamaina

deitzen didate lagun artean

Ibarrako Egaña.

 

Oharra: audioak Bilbo Hiria Irratiko Potto irratsaioko arduragabeen eskutan daude. Hortaz, kateak ez du etenik.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

C:
Zein da plater printzipala?
Arraina edo txahala?
Iñakiren taberna horretan
astero bezala
poto jorran dabiltzala
orain uatxapa heldu dala
ezingo dute erraz ekidin
bertso digitala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa