Martxoan Bertsoan Bertsotruk: brontzezko kronika

Bertsotruk ekimenaren baitan, Urretxuko Martxoan Bertsoan lehiatu da Potojorran 2017an, ekitaldiaren XV. aldian. Hona brontze garaiko kronika. Doinua: Iparragirre abila dela.

"Bertsotruk" dela medio festak

izan du aitzaki ona,

Potojorranek hedatu dezan

bere ospea ta sona:

Urretxun, Gipuzkoan,

leku eder askoan,

FOX tabernan, ez da broma

Goierri ere baino gorago

heldu da gure oihartzuna.

 

Nafarroako errege ohi Julen,

Fernandez ta Etxaberi,

nafar bertsoa ekaitz darie

ta jasa ezin ateri.

Veni, vidi et vici

garaitu arte ezin etsi

adarjotze eta ziri,

lehen postuan, beraz urrean,

egokitu zen Bortziri.

 

Urretxuk berriz, pare bat Pizti

Ederra, aldiz, bakarra:

Akizu, Torres ta Azkarate

Martxoan Bertsoan garra.

FOXen ziren etxeko

azerien antzeko,

dago aitortu beharra:

beste Akizu bat epaile jarri

ta lortu zuten zilarra.

 

Potojorranen ordezkaritzan

Garrote, Abarkas ta Guti,

poto bakarra egin zutenak,

gure ahalerako gutti!

Pasatu da trantzea

gurea da brontzea

ikasia hau da noski:

Gipuzkoan ezer irabazteko

ibili behar da luki!!

 

Sinatua: ROAD MANAGER