Potojorri - Bizkaiko Taldekako txapelketa 2017 (aurre-kronika)

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2017ko mar. 24a, 11:55
Potojorrik (Potojorran + Elorri bertso eskolen batuketak) Bizkaiko Taldekako 2017ko txapelketan parte hartu du. Martxoak 19an, Muxikan, bertako Consorio eta Mungiako TaketEasy taldea izan ditu kantukide. Kronista honek bertaratzerik izan ez zuela eta epelak entzun behar izan dituenez, honatx aurre-kronika, ofiziala heldu artean. Doinua: batetikan korrozka

Muxikan ezin egon

danok txapelketan,

marmarra pizteraino

sarri berriketan.

Garrotek hala dinost

bere kritiketan:

"badakigu ederto

zer datzun gustetan:

guri beharra eragin

ta zeu deskantsetan"

 

HARANDI