'The silent revolution' proiektatuko dute 7 Katuko Aste Internazionalistaren baitan

Alde Zaharreko Ernaik Aste Internazionalista antolatu du maiatzaren 11tik, hilaren 15era bitartean 7 Katu gaztetxean "11 herri, borroka bakarra!" lelopean. 

Ukrania, Siria, Latinoamerika, Palestina... Gazteon betebeharra da, begirada gure zilborretik altxatu eta munduko askapen borroka eta herri boterearen esperientzietatik ikasteaz batera, inperialismoaren esku-hartze eta errepresioaz ohartzea. Horregatik, Internazionalismoa gazte prespektibatik ulertu eta lanean jarraitzeko formakuntza saioak antolatu dute Alde Zaharreko Ernai taldeko lagunek.

Egitaraua

Maiatzak 12, asteartea

- 19:00. 'The silent revolution' Sirian, Kurdistango altxamenduari buruzko dokumentala.

Maiatzak 13, asteazkena

- 19:00. 'Latinoamerikaren argazki oso bat' Fakun Aznarez eta Kitxurekin.

Maiatzak 14, osteguna

- 20:00etatik aurrera Gazte txanda aste osoko erakusketarekin.

Maiatzak 15, ostirala

- 19:00. 'Nakba Eguna eta internazionalismoa' Askapenako kideekin eta BDS taldearekin.