Aurten bai! Ortua barazkiak ematen hasi da!

Aurten bai! Udalaren traben gainetik aurten ortua aurrera ateratzea lortu dugu.

Udalaren aginduz behin eta berriz suntsitu digute ortua. Hala ere, hilabete osoan auzokideen 1.500 sinadura bildu dira eskaileretan eta auzokideen eta gaztetxearen arteko auzolanaren momentu politak bizi izan ditugu.

Gaur lehengo letxugak auzokideen eskura jarri ditugu.

Babes horrek indartu egiten gaitu  lanean jarraitzeko. 

Eskerrik asko!

Laster.... kipulak piperrak eta tomateak!

Pasa gaztetxetik, erein eta bildu!