Ostegun goizaldean Ertzaintzak EHUko San Mamesko kanpuseko Herri Unibertsitatea hustu zuen. EHUk “arauak apurtzea” egotzi die ikasleei. Hauek eskatu dute Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren dimisioa eta “Errektoretza publikoki kokatzea”, besteak beste.