Hasiera txarra play-offetan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko mai. 29a, 08:32
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

Valentzia Basketek partidua irabazi zuen atzo Miribillan hirukoak eta bere errotazio luzea baliatuz (75-91). Larunbatean Bilbao Baske bigarren lehia irabaztera behartuta dago bizirik jarraitzeko.

Play-offak desberdinak dira denboraldi erregularrarrekin konparatuz. Titulua jokoan, intentsitatea handiagoa da. Bilbao Basketek ligako bi partiduak irabazi zizkion Valentziari (azkenegoa orain de la bi aste eskas), baina atzo ez zen horrela izan.

Ondo hasi ziren etxekoak Marko Todorovicen gidaritzapean. Zazpi puntuko errenta hartu zuten Sito Alonsorenek. Pau Ribasen agerraldiarekin kanpotarrak puntu batera jarri ziren lehenengo laurdena amaituta (22-21).

Bigarren laurdenaren hasiera berriz ona izan zen beltzezko gizonentzat. Zelan jokatu argi zuten. Baina beherakada iritsi zen laurdenaren erdialdean. Markagailua 36-31 zenean, Carles Duranen mutilek 2-15eko partziala lortu zuten. Atsedenaldira talde 'tsronja" 8 puntuko aldearekin joan zen (38-46).

Berriz ere laurdena txukun hasi zuten beltzezko gizonek. Bertans gidari, 14-0ko partziala lortu zuten. Baina bigarren laurdenekoa errepikatu zen. 2-15eko beste partzial batek aurretik jarri zuen kanpoko taldea. Mumbru kapitainak esperantzarako hirukoa sartu zuten, laurdena amaituta bost puntu behetin bakarrik baitzeuden etxekoak (60-65).

Indarra falta zitzaion Bilbao Basketi. Valentziaren jaurtitzaileek ez zuten gupidarik izan eta hirukoak sartuz partidua erabaki zuten. Valentziarren bankuko jokalarien lana ere erabakiorrra izan zen (55 puntu; etxekoen aulkiko jokalariek 9). Amaieran 75-91.

Bilbao Basketen hasierako bostekoak (Mumbru, M. Todorovic, Bertans, Hervelle eta Colom) taldeak lortutako 75 puntuetatik 66 lortu zituen, 18, 16, 12, 11 eta 9 hurrenez hurren.

Ribas, Van Rossom (13na puntu lortuta) Vives (12) eta Sato (11) nabarmendu ziren jokalari guztiek puntuak sartu zituzten taldean.

Bihar kanporaketaren bigarren partidua Valentzian jokatuko da arratsaldeko 18:15ean (etb4). Bilbao Basketek ezin du hutsik egin lehiaketan jarraitu nahi badu.