Hiriko diseinuak emakumeak kontutan izatea eskatzen dugu

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, emakumeek pairatzen dituzten era desberdineko indarkeriak salatzen diren egunean, Bilboko auzo elkarteen federazioko emakumearen alorretik hurrengoa plazaratu nahi dugu: 

Hiriak daukan diseinuak emakumeen ibilbideak mugatzen ditu, emakumeek kale batzuk zeharkatzerakoan segurtasun falta sentitzen dute, Bilboko mapa debekatuan adierazi duten modura. Horregatik hiriko diseinuak emakumeak kontutan izatea eskatzen dugu eta kalean aske eta beldur barik ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.

Bestetik gaurko egunean egiten diren mobilizazio deialdiekin bat egiten dugu eta auzokideak parte hartzera animatzen ditugu.