Udarako hainbat tailer prestatu ditu Gazteolak

Gazteolak hainbat tailer, udaleku eta ekintza prestatu ditu uda honetarako. Horren berri eman digu Unai Mendiburuk irratian. Ikasturtean bezala euskara hobetzeko aukera izango dute gazteak udako trinkoekin.  Uztaila eta Abuztuan zehar bestelako eskaintza izango da Gazteolan, robotika tailerra, multikirola, Stop motion, antzerkia edo sukaldaritza tailerrak.