Aste Nagusia 2016

Euskaraz Bizi Eguna Aste Nagusiko ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Euskal Herrian Euskaraz 2016ko abu. 11a, 09:36

Hau Pittu Hau euskaldunon Konpartsaren eskutik, Aste Nagusiko ostegunean Euskal Gunean Euskaraz Bizi eguna ospatuko dute.

Egun honen barruan, hauek izango dira ekintza nagusiak:

- 13:00etan,  “Euskara Urbanoa” tailerra: Bertan, Euskararen Bilbo eta Bilboko euskaldunen inguruko hausnarketa labur partekatua egingo dugu.

- 15:00etan, herri bazkaria.

- 17:00etan, Euskara Sariaren banaketa: urtero Konpartsak ematen duen Saria, hainbat taldek zein norbanakok euskararen alde egiten duten lana saritu eta hauspotzeko asmoz.

- 18:30etan, erromeria, Trikizio taldearekin

- 23:00etan, karaokea

- 00:30etan, DJ Jota Txo

Hau Pittu Hau euskaldunon Konpartsa   haupittuhau@haupittuhau.eus

Zatoz Euskaldunon Konpartsara!!!