Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako balkoiak eta leihoak edertzeko 1. Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 6a, 13:23
Lehiaketaren kartel ofiziala
Bilboko Udalak Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Balkoiak eta Leihoak Edertzeko I. Lehiaketea antolatu dau, auzo horreetan martxan jarri dan 2012-2016 Erkidego Planaren barruan.

Lehiaketearen helburua Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako eraikinetako leihoen eta balkoien zainketea eta edertasuna sustatzea da, edozein lagunek gozau leiken uri ondarearen irudi positiboa lortzen lagunduko dauen hobekuntza estetikoa lortzeko.

Ekimena bakarka zein taldeka parte hartu nahi daben auzokide guztientzat dago zabalik. Horretarako, maiatzaren 30a baino lehen emon beharko dabe izena Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Udal Bulegoan edo San Frantziskoko eta Zabalako udaltegietan. Izena emoten daben persona guztiek kanpotik ondo ikusteko lekuan jarri beharreko bereizgarri bat jasoko dabe, epaimahaiak identifikau daian.

Horrezaz gan, eta partaidetzea bultzatzeko asmoz, Bilboko Udalak bina landare oparituko deutsez izena emon daben auzokide guztiei. Landare horreek Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Udal Bulegoan jaso ahal izango maiatzaren 5ean eta 6an, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 14:00etara.

Epaimahaia hiru auzoetara joango da bagilaren 2tik 6ra, eta epaia bagilaren 11n jakinarazoko da, arratsaldeko 19:00etan, San Frantziskoko Udaltegian egingo dan jentaurreko ekitaldian. Auzo bakotxean kategoria bi bereiziko dira: balkoi-leiho onena eta eraikin onena, eta irabazleek 100na euroko saria eta diploma bana jasoko ditue. Horrezaz gan, epaimahaiaren ustez lehiaketearen helburua lortzeko proposamen onenak aurkeztu dituan auzoak ohorezko aitamena jasoko dau.

Lehiaketaren oinarriak (PDF)