Euskara ikasleen kantagunea, Beñat Aiartzarekin, larunbat honetan

Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei, euskara hobeto eta motibatuago ikasteko, eta gure kultura ezagutzeko, hainbat proposamen interesgarri gozatzeko aukera eskaini nahi diegu hilero-hilero, eta haietako bat Euskara ikasleen kantagunea da. Bertan, Beñat Aiartzaren laguntzarekin, euskal kanta klasikoak zein berriak ikasi eta abesten ditugu, giro ederrean. Urtarrileko hitzordua larunbat honetan izango da, hilak 25, eguerdiko 13:00etan, Kafe Antzokian. Anima zaitez!

Osorik irakurri