Ikasturteko azken txanpa

Erabiltzailearen aurpegia Gabriel Aresti Euskaltegia 2017ko api. 24a, 11:14

Indarberrituta etorri gara oporralditik, ikasturteko azken txanpari heltzeko prest. Apirila ia-ia agortu zaigu, baina oraindik bi proposamen eskaini nahi dizugu, buelta hain gogorra egin ez dakizun. Lehena, hileroko hitzordua euskal kantagintzarekin eta Anje Duhalderekin, Lagun Artean Kantari saioan. Apirilaren 25ean, iluntzeko 8:00etatik aurrera Kafe Antzokian, gonbidatuta zaude lagunarteko giroan kantuan ibiltzera. Asteazkenean, berriz, dantza dugu protagonista, Euskara Ikasleen Dantzagunean. Goizez zein arratsaldez, euskal dantza errazak bezain ederrak ikasiko ditugu, eta ederto Segi irakurtzen

Osorik irakurri