Gure Esku Dago ekimenaren zozketa; eskuratu azken boletoak

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago DEUSTU 2015ko ots. 20a, 13:26

GURE ESKU DAGO dinamika herritarraren eskutik boleto pegatina itzelak daude salgai Deustuko Berbaizu euskara elkarteko lokalean (Ramon y Cajal 42). Gutxi batzuk geratzen direnez, arin joan eta hartu, oso sari onak dira.

Pegatinaren atzekaldean zenbaki bat dago eta martxoaren 19an egingo da egundoko zozketa.

 

Sariak

- Eskozia tradizionala eta Skye uhartea, astebeteko bidaia 2 lagunentzat, maiatzaren 31tik ekainaren 7ra; hegazkinez. Zirkuito honek Edinburgoko Erdi Aroko lilura eta Lur Altuen edertasun naturala konbinatzen ditu.

- Katalunian aste beteko egonaldia 2 lagunentzat (Bartzelonan)

- Aldarreta Baserri-etxean 7 eguneko egonaldia, Ataunen dago eta 8 lagunentzako lekua du.                              

Nork daki, Deustuko jaiak izanda eta martxoaren 19an zozketa denez... agian zuri tokatuko zaizu!

 

Apirilean oihal zatiak josi ekainean San Mamesera eramateko

Bestetik, Deustun lanean ari gara guztiok erabakitzeko aukera izan dezagun; apirilean gure ohial zatiak josten hasiko gara, eta baietz guk prestatzen dugun ohial bilduma Bizkaiko handiena izan! 

(Ematen du Bilbokoak garela); animatu eta bete zure ohial zatia San Mamesera eramateko ekainan burutuko den ekitaldi nagusirako.

GURE ESKU DAGO!

ZURE ESKU DAGO!