Zorionak egindako lanagatik

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago DEUSTU 2015ko eka. 23a, 09:19

Igande goizekoa OIHAL GIZA KATEA ederra izan zen eta arrastian San Mames erabat betetzea ezinezkoa izan bagenuen ere, gure ustez deustuarrok indar betez egin dugu lan, ilusioz eta esku zabal. Pozik egoteko arrazoia badugu!

Esker on potolo eta zintzoa helarazi gura dizuegu oihala bete duzuen, oihal katean parte hartu zenuten eta San Mamesen izan zineten deustuar guztioi, eta berez​i​ki zeuen burua DEUSTUKO oihal laguntzaile edo San Mameserako laguntzaile edo BUS harreran aritzeko eskaini zenuten guztioi, lan bikaina!

Gure Esku Dago dena, Den Dena!

GAUR HAUTETSONTZIA, BIHAR ERABAKIA