Avril mendiko Jaiotzaren bila jolasa

10. urtez, Bidea orientazio taldeak,, jolas txikia jarri du aukeran Avril mendian, umeekin goizpasa egiteko aproposa, "Belen del Bosque" izenpean.

Bidea Orientazio taldearen web orritik (http://www.cobidea.com/pruebas/belen-del-bosque-2014) dagokion mapa jaitsi eta Avril mendiko Leon Jatetxeko aparkalekuan du abiapuntua jolasak. Mapak hiru borobil gorri ditu, Avril mendian sakabanaturik, baina horietako bakar batean kokatu dute aurten ere Jaiotza txiki bat. Abenduak 14an abiatu zuten jolas hori, otsaila amaiera arte izango dute martxan. Jaiotzarekin batera, postontzi txiki bat ere badago, heldu den jendeak horren berri eman dezan. Ibilbide lasaia, erraza eta polita, Avril mendiaren magalean.