Urte osorako elastiko gorriaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Josu Torre Altonaga 2017ko api. 12a, 10:33
www.aspepelota.com

Aurtengo eskuz buruz burukoaren 16 protagonistak Bilboko Karola garabiaren itzalean aurkeztu ziren atzo.

Jakina da aspalditik, txapela eta garaikurretik harago, urte osoan gerriko zein elastiko gorria jantztea dela, esku pilotaren historian izen den eta den txapelketa garrantzitsuenaren saria. Aurten ere, maiatzaren 28an Bizkaia frontoian partida irabazten duenak, handik urte beteraino kolore hori eramango du soinean kantxara ateratzen den bakoitzean. Hori delako data, Barikuguren honetan Sorian hasiko den lehiaketaren final egunarena. Partidak jokatuko diren data eta frontoi guztien zerrenda izan da, besteak beste, aurtengo aurkezpenaren nobedadea. Hori eta 2. mailakoa -promozio izen bitxia daraman hori- oso osorik eta izarrenekin batera aditzera ematea. Zehatz eta serio benetan, aurtengoan, enpresetako arduradunak.

Ez ohikoa benetan egin dudan sarrera. Tituludun Irribarria, haren azken aurkaria, Urrutikoetxea, XXI mendeko pilotaririk konpletoena Olaizola IIa, beti kontuan hartzeko Bengoetxea VIa, edozertarako gai diren Rezusta jotzailea, Altuna ausarta eta Ezkurdia sendoa zortzikote titularra dela esanez ekin behar nion. Beno, egin dut bada. Albisu atzelari lasai eta sendoa da, Laso etorri berria edozein sorpresa ematekoa, Untoria kristoren bikote lehiatik dator, Victor ordezkari fin aritu da, Zabaleta kristoren joa du bi eskuekin, Mendizabal III.a artista bat da bere inguruan, Jaunarena aurrean nahiz atzean sendo dabilena eta bukatzeko Julen Retegi lesio batetik datorren arren manomanista peto petoa. Hor doa bigarren otxotea. Eta betiko leloa erabiliz, partidak 22ra dira eta irabazten duena aurrera. Hemen ez da liguillarik ez konponendarik.

Bakanak aipatzerakoan, Irribarria txapelduna iaz baino joko hobez azaltzen dela esango nuke. Erasoriz galdu gabe, tantoa bukatzen ikasi du eta findu egin da soinez, arindu. Urrutik sasoi bikaina egin du bere azpitxapeldun tokitik. Ziurra, zehatza amaitzen, azkar  defentsan eta buruz sendoa, ez du partida entregatzen nork edo hark 22 egin artean. Oinatz ere lehen lerroan dago. Azken finalean eta Binakako osoan ikusi duzue eta ez dago gehiago esaterik, artista. Jokin Altunak lortu zuan iaz lehen lerro hori 'pole posittion' hortan egotea. Uda ikaragarri ona egin ondoren, Binakako murritza eman digu baina puntu puntuan dagoenen dudarik ez dut. Bigarren lerroaren buruan Aimar kokatzen dut. Sendo eta inork zalantzrik izan balu, argi utzi du ez dela izango azken txapelketa eta, iaz ez bezala, entrenatuz eta ilusioz datorrela lehiara. Ederra litzateke, dena den, azken paragrafo honetan aipatu ez dudan inor igoko balitza elitekoen artera. Ezustekoak ezusteko, pozezkoa litzateke.