Munduako hizkuntzarik positiboena. Elebideren erantzuna.

Hilabete baino gehiago da kexa bidali nuela Metrora, Elebidera eta Behatokira, urriaren 12an metroko panel elektronikoetan agertu zen "Espainiera munduako hizkuntzarik positiboena da" mezua zela eta. Iraingarri eta mespretxugarria zela adierazi nien, eta jakin nahi nuela Metroak hizkuntza politika zehatzik duen ala ez, mezu horrek hizkuntza politika horrekin bat egiten duen ala ez, eta erantzuna ezezkoa izanez gero, zer egingo duten berriz ez gertatzeko. Gaur jaso dut Elebideren erantzuna.

Hasteko eta behin, eskerrak eman behar dizkiot Elebideri, orain arte berea izan baita jaso dudan erantzun ofizial bakarra. Hiru orriko gutun batean, zera adierazi dit Elebidek:

  • Nire kexa helarazi diotela paneletako informazioa kudeatzen duen JDecaux enpresari
  • Enpresa horrek erantzun egin diela, ondorengoa azalduz:

... eta listo. Hor bukatu da euskaldunon defentsa. Espero dezagun estralurtarren eraso bat ez jasotzea inoiz, zeren bestela, defentsa hauekin, jai daukagu gero!

(Bai, orain berriz erantzutea tokatzen da: ez didatela erantzun metroaren hizkuntza irizpideez, eta  bateragarria iruditzen ote zaien HPStik poziktibity-ka jardutea alboko erakunde publikoan horrelako mezuak zabaltzen diren bitartean...)