Ukraina: gerraren kontra, pornoa

Fribolizatzeko inongo asmorik gabe (titularragatik baten batek kontrakoa esango badit ere), gauza da Errusia eta Ukraina arteko gerra istorio txundigarriak uzten ari dela, besteak beste, komunikazioari eta (des)informazioari dagokionez. Ikusi bestela Erresuma Batuko The Guardian egunkariak argitaratutako hau: Ukrainako marketin digitaleko enpresa bateko burua den Anastasiya Baydachenkok bideo bat argitaratu zuen lehengoan laguntza ekonomikoa erregutuz. Armak erosteko? Ez. Jantziak? Ezta ere. Botikak? Ez ba! Baydachenkok laguntza eskatu zuen Putini aurre egiteko… interneteko publizitate kanpainak erosiz. Plana sinplea da teorian: Errusiako webguneetan ezin bada ‘operazio militar bereziaren’ aurkako informaziorik argitaratu… erosi publizitate espazioa webgune horietan, eta iragarki horiek bideratu populazio errusiarrari

Osorik irakurri