Behin eginda beharrezko pausoa, 
adieraztea hoberena omen. 
Gero, esan idatziz zilegi den. 
Hau da zor nuen aitortza zintzoa. 
 
Ostiralarekin, asterokoa:
nork asmatu zer aldarteko zauden,
gaur ere etxean gotortuko zaren, 
bururatuko zaizun hitz-jokoa. 
 
Egun, arrotz: ez hemengo, ez hango, 
topaleku bihurtu da tunela. 
Ez ote da luzerako izango. 
 
Jakin Julenek maite zaituztela. 
Ez dut izen-abizenik emango, 
demagun lagunez ari naizela.