Elkar gaitezen eskubide sozialen alde

Martxoaren 24tik 29ra burutuko dira eskubide sozialen aldeko topaketak Bilbon.

Martxoaren 24tik 29ra burutuko dira eskubide sozialen aldeko topaketak Bilbon. Euskal Herriko Karta sozialaren prozesuaren baitan 5 eguneko egitarua osatu da eztabaida sustatzeko eta aurrera begira eskubide sozialen planoan gure ekinbidea adosteko Bilbon. 3 planoetan banatu dira topaketak: arlokako eztabaidak, Bilbo mailako topaketak eta Kartaren sozializazioa kalean.