'Solidaridad y autogestion en Grecia: la hora de las alternativas' liburua aurkeztuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2015ko eka. 1a, 09:10

Datorren egunetan, Antonio Cuesta Marinek egingo digu bisita. "Solidaridad y autogestión en Grecia: la hora de las alternativas" bere liburua aurkeztera etorriko da. Gaur, ekainak 1, 19:00etan, Bilboko Zirika! herri gunean egongo da.

Aspaldian ari gara Greziaz mintzatzen, krisia, Troika, Amanecer Dorado, hauteskundeak eta Tsipras, Varoufakis direla eta, baina, orobat, jendeak eta kolektiboek herstura politikei emandako erantzunengatik, klinika sozialengatik, greba eta manifestazioengatik... Bigarren arlo horri buruzkoa da Antonioren liburua, hots, botere ekonomiko eta politikoaren kontrako gatazkaz eta alternatiben eraikitzeaz.