Ayotzinapan desagertutako 43ak gogoan izango dituzte irailaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2016ko ira. 20a, 08:30

Mirar o morir dokumentala eskainiko du astelehenean Ayotzinaparekin plataformak Zirika gunean eta ondore, elkarretaratzea deitu dute Plaza Biribilean, Ayotzinapako 43ak desagertu zirela bi urte pasa direla salatzeko. 

Bi urte Ayotzinapako 43ak desagertu zirenetik. Milaka dira Mexikon urtero desagertzen diren pertsonak. "Ayotzinapa gogoan, bizirik eraman zituzten, bizirik nahi ditugu" lelopean, irailaren 26an, astelehena, Ayotzinaparekin plataformak Mirar morir dokumentala eskainiko du 18:30ean Zirika gunean (Ronda 12) eta 20:00etan elkarretaratzea deitu du Plaza Biribilean. 

Ayotzinaparekin (Txiapasekin, Komite Internazionalistak, Askapena, Berdinak Gara Taldea, Stee-Eilas, Resumen Latinoamericano eta Mexicana Clandestina).