Txosnaganera V. ibilbide neurtua egingo dute ekainaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2017ko mai. 9a, 13:00

Aurten Txosnaganera V. Mendi Ibilbide neurtua ekainaren 10ean izango da. Izena emateko epea maiatzaren 26ra bitartean zabalik egongo da eta konpartsakide zein herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.

Txosnagane mendia Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu izenarekin ere ezaguna dena, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen 877 metroko mendia da.

Aurtengo edizioak bi ibilbide izango ditu, ohikoa eta laburrago bat:

- Ibilbide laburra (13,6 km, goranzko desnibela 582 metro) ez da Txosnaganera heltzen.

Powered by Wikiloc

- Ibilbide luzea (19,17 km, goranzko desnibela 967 metro) Txosnaganera arte heltzen dena da,

Powered by Wikiloc
 

Parte hartzeko irizpideak

• Izen ematea soilik gure Bilboko Konpartsen bidez izango da. Izena eman HEMEN.

• Izen ematean formularioaren datu guztiak bete behar dira.

• Bikoteka apuntatu behar da, eta ibilbide osoa bikoteka egin (kontrol postuetatik biek batera pasatu behar dute).

• Partehartzaile gehienezko kopurua 150 bikote izango da. Zerrenda betetzen denean izen ematea itxiko dugu.

• Irteerak:

- 8:15 – 8:30. Ohiko ibilbidearen dokumentazio jasotzea.

- 8:30 – 9:30 bitartean ibilbide luzearen irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 9:30tan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.

- 9:15 – 9:30. Ibilbide laburraren dokumentazio jasotzea.

- 9:30 – 10:15 bitartean ibilbide laburraren irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 10:15etan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.

• Helmuga: Enkarnazio Plaza (Atxuri) . 14:30etan kontrola itxiko da parte-hartzaile guztientzat.

- 14:45etan sari banaketa.

Egunean bertan

• Dokumentazioa goizeko 8:15 – 8:30 tartean jaso ahal izango da ohiko ibilbidearentzat (ibilbide luzea) eta 9:15 – 9:30 ibilbide larburrarentzat, irteera lekuan.

 •Kontrol postu guztietatik pasatu behar da. Anoa postuan heltzeko eta irtetzeko orduak hartuko dira, bertan egoten den bitartean denboraren neurketa geldituko delarik.

• Anoa postuan oinarrizko botikina egongo da.

• Iturriak ibilbidean zehar eskasak dira beraz ez ahaztu ura eramateaz. Bestaldetik, kontutan izan edozein mendi martxarako hartu beharreko gomendioak (eguzki krema, txubaskeroa, arropa egokia…).

• Bikote irabazlea izango da partehartzaile guztien bataz besteko denborara gehien hurbiltzen dena.

Sariak

• Ibilbide luzea: Bikote irabazleak plaka bat jasoko du, baita mendi materiala kit bat ere.

• Ibilbide laburra: Bikote irabazleak plaka bat jasoko du, baita mendi materiala kit bat ere.

Hala ere, irabazi edo ez, martxa behar den bezala bukatzen duten guztiek oroigarritxo bat jasoko dute eta Kalderapeko Jatetexean bi pertsonentzako afari bat zozketatuko dute.

Ez da izango paseoa baina primeran pasatuko dugu.