Lortu dugu, badira 100 mahatsorri Euskal Wikipedian

Erabiltzailearen aurpegia ksarasola 2024ko eka. 18a, 19:17

Listo, lortu dugu helburua, joan gaitezke oporretan. Hau zen erronka: 2025an, Begoña Errepublikaren 100. urteurrenean, baietz Begoñako 100 pertsona Euskal Wikipedian!
Eta gaur 105 kontatu ditugu:

EDERTO!

Pozik, hiru hilabetetan hobekuntza nabarmena egin du Wikipediako Mahatsorriak kategoriak:

Hau ez da bukaera, hasiera baizik. Oraindik mahatsorri asko geratzen dira Wikipedian sartzeko.
Wikipedian idaztea librea denez, pertsona gehiago sartu daitezke. Eta guztion artean egin dezakegu.
Hauek izan daitezke hurrengo urrats batzuk:

  • Berton aldizkarian mahatsorri asko azaldu ziren, hortik eraman daitezke batzuk Wikipediara.
    Tamalez Berton aldizkariko bertsio digitala ez dabil aurten. ea konpontzen den, mesedez!
  • Sortu ditugun hainbat artikulutan ez dago argazkirik. Edozein argazki ezin da jarri Wikipedian, CC-BY-SA lizentzia eduki behar da.
    Pena da, Santutxu Zaharra atarian argazki asko dago, baina lizentziari buruz ez da ezer esaten, eta horrela ezin dira jarri Wikipedian.
    Noizbait "gazte-kuadrila" batek hori hobetu edo horrelako beste argazki-bilduma bat egin beharko luke, baina... euskaraz, eta lizentziarena ondo adierazita, ahal den guztietan CC-BY-SA lizentzia librearekin (Ikus GORDEGIA.EUS)
  • Wikipedian Begoñako Errepublika artikulua handitzen dabil apurka-apurka. Batzuen artean hobetzen ari gara. Santutxu artikuluan ere hobekuntza handia egin da hilabete hauetan.

Orain arte lan hau bost lagun hauen artean egin dugu: Esteban Kadarso, Alex Urkaregi, Jose Ramon Etxebarria eta Joseba Sarasola.
Baina aholkulari batzuk ere izan ditugu alboan:  Adur Larrea, Ainhoa Latatu, Ander Gabiola, Andoni Olibares, Bagabiltza Sestao, GrafiazKar - Arantza Prieto, Hektor Ortega, Ima Aramendia, Irati Calvo, Jabier Gutierrez, Joseba Pinilla, Juanan Olmo, Kepa Zarraga, Maribe Sarasola, Nekane Aramendia, Txus Sarasola.

Lagundu mesedez, zuk ere parte hartu ezazu
Mahatsorrion autoestima landu nahi dugu apur bat 100. urteurrenerako.  ;-)

 

Hauek dira ekainaren 18an Wikipediako Mahatsorriak kategorian dauden 122 artikuluak: