Preso gaixo larrien askatasuna eta protokoloa abiatzea galdegin dute

Gaur eguerdian Osakidetzako LAB sindikatuko delegatuek eta osasun sistemako langileek kontzetrazioa burutu dute Osakidetzaren aurrean, Osasun eta Kontsumo Arloko egoitzan (Errekalde zumarkalea, 39).

Mobilizazio honen helburuak eta eskaerak bi dira; alde batetik, legeak agindu bezala, preso gaixo guztiak etxeratzeko; eta, bestetik, preso dauden pertsonen eskubide guztiak, Osakidetzaren erabiltzaile diren bitartean, errespetatuak izan daitezen protokoloa abiatzea lehenbailehen.