Madre de Dios itunpeko ikastetxean egindako kaleratzea salatu du LABek

madredediosbilbao.es

Aste honetan Bilboko Madre de Dios ikastetxeak langile bat kaleratu du. Egoera ekonomikoa argudiatuz langileen kontrako jazarpena estali nahi da.

Aurreko apirilean, ELAk eta CCOOk enpresa akordioa sinatu zuten; honen bitartez, ikastetxeko plantilla osoa Eusko Jaurlaritzatik inposatutako soldata murrizketak onartzera eraman zituen. Akordio horrek; besteak beste zera aipatzen zuen, kaleratzeren bat eman behar bazen, komitearekin aztertuko zirela beste alternatibak. Ez da bete.

LAB Sindikatuak Madre de Dios Ikastetxeak egindako bidegabekeriak salatu nahi ditu:

• Enpresako akordiaren 5 puntua ez betetzea. Komitearekin ez aztertzea kaleratzearen ordez beste bide batzuk, akordioan adostuta zegoen bezala.

• Langilea kaleratua izatea uztaileko datarekin, jakinda ikastetxeak abuztuaren 31 arte Hezkuntza Saileko dirua jasoko duela langile honengatik.

• Langile honen ikasgaiak ez dira desagertzen eta euskara perfil gabeko batzuen artean banatuko dira.

Honen guztiarengatik, LAB Sindikatuak zera exijitzen diogu Madre de Dios Ikastetxeari, langile hau berriz onartua izatea.