Guggenheim Museoko hezitzaileen 5. greba eguna bihar

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2016ko abu. 17a, 08:30

Bihar osteguna, abuztuaren 18an, Guggenheim Museoan azpikontratatutako hezitzaileek boskarren greba eguna egingo dute, lan-baldintza duinak eta euren enpleguen egonkortasuna bermatuko dituen zerbitzuaren subrogazioa aldarrikatuz. 

Museoa zein instituzioen aldetik ez da inolako aurrera pausurik eman, hortaz, langileek egindako deialdiak mantentzera behartuta ikusi dute euren burua.

11:30ean museoaren aurrekaldeko zelaigunean kontzentrazioa egingo dute, bertan museoaren titaniopean bizi diren prekarietatearen mamuak agertuko dira, ateetatik kanpo soilik dagoen bikaintasunaren azpian eurak izkutatzeko egiten diren ahaleginak hor egon arren.