Ezikusiarenak

Heldu da eguna. Aspaldi hartu nuen erabakia apurtuko dut. Amorruz apurtu ere, etsipenez. Haserre nagoelako. Beharbada damutuko naiz, azkarregi idazten dudalako, gehiegi pentsatu gabe eta barrutik. Ateratzen zaidana idazten dudalako. Baina heldu da eguna. Futbolaz idatziko dut. 

'Athletic Club paga a tus jugadoras'. Urte erdi daramate hitzarmen kolektibo baten zain. Urte erdi borrokan, greban, haien lan baldintzak aldarrikatzen eta merezi dutena erreklamatzen. Lanaldi osoa egiten dutenentzat 20.000 euro brutoko soldata eskatzen, eta partziala egiten dutenentzat, berriz,  12.000 eurokoa.

Horren aurrean, guk, 'munduko afiziorik onenak', zer egin dugu? Ez ikusiarena egin, Athletic Club-aren prekarietate eta matxismoaren aurrean San Mames bete 49.154 pertsonako errekorrarekin. Gainera, ondo iruditzen zaigu batzuek 7 milioi euro kobratzea urtean, eta besteek lanaldi prekarioak izatea. Futbola negozio bat delako, eta gizonek askoz jende gehiago mugitzen dutelako, noski. Zertan ari gara? Zergatik babesten ditugu? Zergatik zuritzen ditugu haien erabakiak? Boterea dutelako. Eta botereak alienatzen gaituelako. Eta guri, munduko afizio onenari, berdin zaigulako. 

 

Etorkizuna borroka gaitezen, eta ze bandotan egongo zareten erabaki behar duzue, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Heldu da eguna:

Athletic club paga a tus jugadoras.