Udan hainbat dira aitortu eta aldarrikatu beharrekoak

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Ugarte 2015ko uzt. 10a, 08:00

Ez dakit hau irakurtzen dozuenerako bero zapak iraungo dauen. Udan sartuta gaude dagoeneko. Jaiak nongura doguz eta oporren usainean dana moteldu egiten dela emoten dau. Halan bere, udan hainbat dira aitortu eta aldarrikatu beharrekoak. Bi baino ez dodaz ekarriko gune honetara.

Urte asko pasa dira kostalde ez nuklearraren alde milaka pertsonek protesta egin ebenetik. Gaur egun iparretik baino hegotik datorkuz kezka eta bildurra. Garoñako zentral nuklear zaharkitua barriro zabalduko ote daben ezbaian dagoz. Garoña 60 kilometro eskasera dago gugandik. Ordunteko urtegia, hau da, Bilboko eta Bizkaiko herri askoren iturria are hurrago. www.garonarekinmoztu.net

Ez da txikiagoa frackinaren mehatxua. Frackinaren aurkako legea onartu barri bada bere ez dogu etsi behar arriskua hemen eta leku guztietan erabat desagertu arte. Gainera bai Garoñak bai frackingak gaur egungo eredu energetikoa zalantzan jartzeko bidea emoten deuskue. Aukera ezinhobea dogu horretaz janzteko Subillan egingo den frackinaren aurkako akanpada ekitaldiz betean. frackanpada.frackingez.org