Nora doa Kutxabank fundazioa?

Bizitza osoa gure dirua aurrezki kutxetan sartzera ohituta; azken aldian nahasmen handia sortu da: lehenbizi EAEko hiru kutxek bat egin zuten, indartsuagoak izateko asmoz,noski. Baina Kutxabank fundazioa hartzen ari den norabieak halako kezka bat siortu du, nahiz eta oso ongi ulertu zer gertatzen den.

Atzo goizean prentsaurreko bat egin genuen Bilboko LABen egoitzan eta bertan, "Kutxabank: pribatizaziorik ez. Euskal sistema finantziero publikoaren alde" plataformatik agiri bat helarazi genien komunikabideei. Horrela Kutxabank fundazioak daraman okerreko bidea salatu nahi izan dugu eta jendeari adierazi nolako galerak etorriko zaizkion, bide horretatik jarraituz gero, euskaldunon etorkizun ekonomikoari.

Kontua da, Mario Fernandez buru duen Kutxabank Fundazioak, jendeak arazo hauek ulertzeko duen zailatasunaz baliatuz gauza bat esan eta bestea egiten ari dela, eta gu nori sinistu ez dakigula gaude. Sarritan gertatzen da hau, batez ere politika jokoan dagoenean. 23 eragile sozialek eta euskal sindikalgintzaren gehiengoak izenpetu duen agirian hurrengo gauza hauek salatu nahi izan ditugu:

a) Duela urte gutxi BBK -KUTXA - VITAL KUTXA aurrezki kutxen bataratzea egin zen. Eman zitzaigun arrazoia:nahitaezkoa zela euskal kutxa sistema sendo bat nahi bagenuen, hemengo enpresek behar zituzten maileguak ahalbidetzeko eta kapital pribatuaren hatzaparretan ez egoteko.

b) Jendearen artean kezka sortzen hasi zenean lasaitasun mezua bidali zigun Kutxabankek: Kutxabank fundazioak izaera soziala eta publikoa ez du galduko eta bermatuta dago akzioak gure esku izatea.

Eta guzti horren ondorik, Mario Fernandezek esandakoak hautsak zeharo harrotu ditu: Kutxabankek akzioak salduko ditu. Helburua argia da; akziodun pribatuen irabaziak gero eta potoloagoak izan daitezen lan egin.

Lau-zulo bihurtu da garai bateko gure aurrezki kutxa, eta jende askok, ingineria ekonomikoa ulertzeko arazaoak tarteko, Mario Fernandez eta bere kideen eskuetan jartzen dugu gure dirua, ahaztuta azken urte hauetan bankuek zenbat motibo eman dizkiguten tentuz ibiltzeko.

Atzoko prentsaurrekoan ez ginen gure lehendakariaz ahaztu. Lehendakariak bere hitza eman zuen Kutxabankek bere aurpegi soziala eta izaera publikoa mantenduko zuela. Oraintxe bertan inori kontuak eman gabe erabakiko duen talde batean dago iada Kutxabank. Eta garai batean gizarte laguntzetarako jartzebn zuen diru kopurua, gehienok ahaztuta daukagu. Joan eta galdetu Donostiako Onkologikoan  ea bertako langileek zenbat borroka egin duten eta nola dauden.