Apirilaren 1eko manifestazioan parte hartuko dugu pentsiodunok

Erabiltzailearen aurpegia Pentsionistak Martxan 2017ko mar. 29a, 07:00

Behar beste arrazoi daude Euskal Herriko Gutun Sozialak deitu duen manifestazioarekin bat egin dezagun; gure herriaren alderdi eskuindarrak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) ezerezean utzi nahi du, gizarteratzeko baliabidea delako. Eusko Jaurlaritzak irizpide horri laguntzen dio, murrizketak etengabe aplikatuz. Guzti hau eragotzi behar da, erantzun egokia emanez, gizarte mailan mobilizatuz.

Azken urteotan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko baldintzak gogortu egin dira; Lopezen Jaurlaritza sozialista omen zen garaietan egindako igoera %7an urritu da; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta Lanbide arteko Gutxiengo Soldataren %8ko igoerarekin parekatzea ahalegintzen ari dira; iruzurraren aitzakipean, DSBEa jasotzen dutenei kontrolak areagotzen dizkiete, iruzurra ez denean guztiaren %1era ere iristen.

Datu ofizialeen arabera, 15.804 pentsiodunek DSBEren osagarria jasotzen dute EAEn, pentsio oso apalak dituztelako. Pertsona hauen gizarte prestazioak osatzeari utziko baliote, edota laguntzak urrituko balituzte, seguru aski, goseak leudeke, bizi diren etxebizitzen errenta ordaintzeko ez lukete izango, elektrizitate tarifa ordaindu ezinik hotzak leudeke, ez lirateke medikatuko, botikak ordaintzeko dirurik ez luketelako izango.

Pertsona horien errealitate latzaren eta ohikoaren kontakizunak luze jo lezake, baina adibidetzat har detzazkegu errealitate horiek. Horrela, aurrerantzean, hura eragozteko betebeharra nagusitzen zaigu; ondoriozta dezakegu mobilizazioa bide bakarra dugula.

Horrengatik, Hego Euskal Herriko Pentsiodunon plataformek bat egiten dugu eta sostengua adierazten diogu Bilbon, apirilak 1eko manifestazioaren deialdiarekin.

Urrats berria egin nahi dugu, pertsona ororentzat, gizarte-babeserako berezko sistema lortzeko. Pentsiodun hori, horren premia daukagu ere!

Bizkaiko Pentsionistak Martxan