Haurreskolen doakotasuna eskatu du STEE-EILASek

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Isasi, STEE-EILAS sindikatua 2014ko eka. 6a, 10:00
Haurreskolak Partzuergoa orain 10 urte sortu zen, Eusko Jaurlaritza eta udaletxeen arteko hitzarmenaren ondorioz. Helburua argia zen: 3 urtetik beherakoen asistentzia eta hezkuntza-arreta ziurtatzea, lana eta familia uztartzeko bitarteko izatea eta haurraren heziketa eta garapen integrala bermatzea.


Proiektua pixkanaka handituz joan da eta 2003ko abenduan 31 haurreskolekin hasi baginen ere, egun EAEko 176 udalerritan daude eta 230 haur eskolak. izatera iritsi gara, bertan 1.200 hezitzaile ari gara lanean. Hamar urteko ibilbide oparo honetan 35.000 haur inguru egon dira haurreskoletan eta datorren ikasturteari begira 8.200 plaza eskainiko dira.

Haurreskolak Partzuergoak oinarrizko Hezkuntza proiektu propioa izanik haur eskola bakoitzak bere lan ildoak eta jarduerak aurrera eramaten ditu. Horretarako formazio saioak jasotzen ditugu eta urtero formakuntzaren bitartez hezkuntza proiektua elikatzen dugu, Esku hartze koherentea izatea ahalbideratzen duena. Familiekin harreman estua dugu eta gure esku hartzeen berri emateko eguneroko harremanean zein bitarteko ezberdinak jarriaz ere egiten dugu.

EAEn eskaintzen den zerbitzu hau: publikoa, hezitzailea, unibertsala, euskalduna, laikoa eta kalitatekoa da. Ezaugarri hauekin bat egiten dugu bertako langileok eta horretan dihardugu egunerokoan.

Bertan lan egiten dugun langilekoi haur hezkuntzako irakaslea, haur hezkuntzako gradua, haur hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua edota haurtzaindegiko teknikari espezialista titulua izatea beharrezkoa zaigu. Bestalde guztiok dugu administrazioan lan egiteko beharrezkoa den EGA edo baliokidea den 4.hizkuntza eskakizuna.

0-3 urte bitarteko umeentzako osatua dagoen dekretuan agertzen diren ratioak hobetzen ditugu. Talde bakoitzeko hezitzaile bat jardun osoan eta beste bat lanaldi erdian gaude (gela beteta egonez gero) eta haurren ongizatea bermatze aldera gehienez 8 orduko egonaldia baimentzen da.

Zerbitzu publikoa den heinean, hezkuntzako ziklo hau doakoa izatea eskatzen diogu Haurreskolak Partzuergoari, Eusko Jaurlaritza eta Lege Biltzarkideei. Doakotasunaren bide horretan egun familiek ordaintzen duten kuota berraztertzea eskatzen dugu eta euren diru sarrerekin bat etortzen den sistema egokitzea eskatzen dugu. Finantziazio sistema egokiagoa bilatuz.

Honez gain, Hezkuntza eskubide unibertsala den heinean beharra dagoen zonaldetan eskaintza zabaltzea. Landa eremuko haur eskolek herriei ematen dieten zerbitzu eta bizitza kontuan izanik, haur eskola txikiak babesten jarraituz