“Zorrozaurre” proiektu pribatizatzailearen aurkako adierazpena egin dute

Erabiltzailearen aurpegia STEE-EILAS 2019ko mai. 23a, 16:25

Hainbat eragile desberdinek desadostasuna adierazi dute gaur goizean Bilboko Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzakoek Deustuko Erriberarako duten proiektuen aurrean. "Eliteen zerbitzu esklusibora dagoen unibertsitate hiria bihurtzea helburu duena" dela adierazi dute.

Deustuko Erriberako higiezinen proiektuak diru publikoarekin sustatu dira bai ekonomikoki baita azpiegitura, lursail, eraikuntza, zerga-salbuespen eta birkalifikazio aldetik ere, nahiz eta proiektu pribatuak izan: Digipen, Kunsthal, Universidad de Navarra (OPUS DEI), Universidad de Deusto, IMQ, Mondragon Unibertsitatea ( Mondragon Corporation). Bitartean, proiektu publikoak atzeratzen joan dira, adibidez EHUko Medikuntza Fakultate berria. 

Hezkuntzari zuzenduriko proiektuak izan arren, Bilboko beharrak ez dira kontuan hartu alor horretan. Bilboko eskola mapa berriztu behar da, ez baitie Bilboko ikasleei eta eskolen beharrei erantzuten.Haur Hezkuntzatik goi mailako hezkuntzara aukera berdintasuna bermatuko dutten  zerbitzu publikoak ez dira planifikatu. Bilboko udalak eremu akademikoan “Guggenheim efektua” sortu nahi du, “Harvard” efektua, hezkuntzaren eta unibertsitatearen negozioa. 

Deustuko Erriberako gaur eguneko eta etorkizuneko herritarren beharrei ez zaie erantzunik eman: garraio publikoa eta hurbil dagoen eskola, besteak beste. Zerbitzu publikoan hutsuneak daude. Auzotarren eskaera sozialak eta kalitatezko zerbitzuak erdigunean jarri ordez, Zorrotzaurrerako Planak nahiago du promotore pribatuen errentabilitateari lehentasuna eman.

Hau guztiaren  gardentasunik gabe egiten ari dira, auzotarrei eta hiritarrei bizkarra emanez, eta hiria kudeatzeko modu autoritarioan. Espekulazio hutsean oinarritzen dira eta desberdintasunetan sakontzen dute; kostuak sozializatu eta onurak pribatizatzen dituzte.

Honen guztiaren aurrean hau exigitzen dute:

 

1)     Bilbo Unibertsitate Hiria Planaren berformulazioa  hezkuntzaren planteamendu integral baterantz, hezkuntza publikoan oinarritua, berdinzalea eta inklusiboa den hezkuntza eredu bakarra.

 

2)     Deustuko Erriberarako proiektuen berdiseinua Bilbotarron eta  Erriberako auzotarren behar eta eskakizunetara egokitua, eta ez soilik promotore pribatuen interes eta errentagarritasunean oinarritua.

 

3)   Gardentasuna kudeaketan, eta hiriko diseinuak eta proiektuak egiteko parte-hartze sozial eta demokratikoei ateak zabaltzea.