Korrika 20

Korrikaren aldeko 'mannequin challenge'-a

Erabiltzailearen aurpegia Tanttaka euskara taldea 2017ko api. 3a, 09:24

Uribarriko hainbat elkarte eta ikastetxeetako ordezkarik eta norbanakok bat egiten dute Korrika Batzordean. Aurten mannequin challenge erako bideoa grabatzea pentsatu dute batzordeko kideek. Pentsatu eta egin. Hauxe da emaitza. 

Kulturra Astean murgilduta daude uribarritarrak. Gaur, auzoa apainduko dute Korrikaren etorrerarako, ostegun arratsalderako, hain zuzen ere.

Hitzordua 17:00etan dute Auzo Factoryn. Besteak beste, pankartak, petoak eta marrazkiak prestatuko dituzte. 

 

Korrikaren amaierarako autobusa

Igandean bukatuko da 20. Korrika Iruñean. Amaiera ekitaldian eta festan parte hartzeko Iruñera joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute Uribarrin. Autobuseko tiketak 5 eurotan eros daitezke Endika tabernan, Tiboli eskolan, Uribarri eskolan, Zurbara eskolan eta Artxandape ikastolan.