Ekainaren 22ra arte har daiteke parte ARGIHIZKIAK testu labur lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaltzaleen Topagunea 2014ko eka. 5a, 17:39
Egizu Getxo euskaldun elkarteak eta UK aldizkariak, Uribe Kostako hainbat udal, Mankomunitatea eta zenbait elkarterekin elkarlanean, ArgIHIzkiak literatur lehiaketa antolatu dute aurten ere. Argazkietan oinarritutako III. testu laburren lehiaketa honetara lanak bidaltzeko azken eguna ekainaren 22a izango da.

Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako dagoeneko 10 argazkilariren argazki bana aukeratu dira eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.

Hirugarren ekitaldi honetarako euren argazkiak helarazi dizkiguten Uribe Kostako (edo bizi diren) profesional edo zaletuak dira: Alfredo Aldai, Mikel Martinez, Andoni Lubaki, Asier Mentxaka, Jon Astorquiza, Zuriñe Unzueta, Endika Martinez, Victoria Bengoa, Gari Bilbao eta Ana Gonzalez.

Argazkiak (eta oinarriak) hurrengo webgunean ikus daitezke:

www.argihizkiak.com