IX. Perretxiko eguna Askabide Kultur elkartean

Urtero legez perretxiko erakusketa-dastaketa ospatuko da hurrengo igandean, azaroak 16, Zorrotzan, Askabide kultur elkarteak antolatuta.

Aurten bederatzigarren edizioa burutuko da, goizeko 12etatik aurrera 100 espezie baino gehiago ikusgai egongo dira Fray Juan kaleko 22. zenbakian dagoen Askabide tabernan.

Ondoren, eguerdiko 13:00etatik aurrera, perretxikoen doako dastaketa prestatu dute.

Hurbildu zaitezte!