Ongi etorri emango diote Saul Curtori Zorrotzako gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2016ko abe. 7a, 12:28

Abenduaren 10ean, Zorrotzako Gaztetxean ongietorria egingo diote Saul Curto Zorrotzako auzotarrari.

Frantzian lau urteko espetxe zigorra bete eta gero, azaroaren 26tik aske dago Saul Curto. Larunbatean, hilak 10, ongietorria egingo diote bere auzoan. 13:00etan ekitaldia izango da gaztetxean eta 15:00etan bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai daude Askabiden.